2019/11/20

ZORIONAK UXUE!!

Pasa den astean, Uxueren urtebtetzea ospatu genuen gelan. 5 urte, zorionak!!
Hemen argazkiak.

                                                               ...................

La semana pasada celebramos el cumpleaños de Uxue en la clase. 5 años, ¡felicidades!
Aquí tenéis las fotos.


2019/11/11

MATEMATIKEKIN JOLASEAN/JUGANDO CON LAS MATEMÁTICAS

Dakizuen bezala, matematikak modu askotan landu daitezke eta uneoro ditugu gure inguruan. Lantzeko moduetako bat, dibertigarriena, jolasean da. Hona hemen gure 3 marran eta sudokua.

Como sabéis, las matemáticas se pueden trabajar de muchas maneras y las tenemos siempre cerca. Una de las maneras de trabajarlas, la más divertida, es jugando. Aquí tenéis nuestro 3 en raya y el sudoku.









2019/11/04

Galtzagorriak

Kaixo familia!! Galtzagorrien ipuina entzun nahi....?? Kanpaldian kontatu ziguten eta asko gustatu zitzaigun... ze bihurri Galtzagorri hauek! Hemen duzue beren ipuina!!

                                                                ………………...….

 Kaixo familia!! ¿Queréis escuchar el cuento de Galtzagorriak? Nos lo contaron en el campamento y nos encantó.... ¡ qué traviesos estos galtzagorris! Aquí lo tenéis! 


2019/10/31

KANPALDIA ASTITZEN

4-5 urtetan lagunekin lotara joatea oso bizipen berezia da. Goiz dela pentsa daiteke baina oso adin polita da lehen aldiz emozioz beteriko egonalditxoa egiteko. Lagunekin eta irakasleekin jolastea, lo egitea, bazkaltzea, afaltzea eta gosaltzea, menditik buelta bat ematea, altxorrak bilatzea... esperientzia (ia)magiko paregabea da! Horregatik Astitzen pasatako egun pare horien nondik-norakoaren istorioa zuekin elkarbanatu nahi dugu.

Ir a dormir con l@s amig@s a los 4-5 años es una experiencia muy especial. Se puede pensar que es un poco pronto pero es una edad muy bonita para pasar por primera vez una pequeña estancia llena de emociones. Jugar con l@s compañer@s y profesoras/es, dormir, comer, cenar y desayunar junt@s, pasear por el monte, buscar tesoros... ¡es una experiencia (casi)mágica sin igual! Por eso queremos compartir con vosotr@s la pequeña gran historia de nuestras andanzas por Astiz.

Gurasoak poztasun handiz (eta tristezi pixka batez) agurtu ondoren, autobusak Astitzeraino eraman gintuen barre eta urduritasunen artean. Bertara iritsi bezain pronto, Eider, Iñigo eta konpainiak agur beroa eskeini ziguten (egonaldi guztian mantendu zen berotasuna).

Tras despedir con alegría (y una pizca de tristeza) a las amas y aitas, el autobús nos llegó hasta Astiz entre risas y nervios. Allí nos esperaban con los brazos abiertos Eider, Iñigo y compañía (que nos dieron su calor durante toda la estancia).

Euria eten artean, gela handi batean egon ginen eskulanetan, jolasean eta Eider eta Iñigorekin elkar ezagutzen.

Hasta que dejó de llover, estuvimos haciendo manualidades y juegos, mientras nos íbamos conociendo con Eider e Iñigo.

Zorionez, hodeiek atseden eman ziguten eta Astitz ezagutzera irten ginen. Herri txikia bada ere (edo horregatik hain zuzen ere), sekretuz eta bitxikeriz betetako txokoak ditu Astitzek...

Afortunadamente, las nubes nos dieron un descanso y pudimos salir a conocer Astiz. A pesar de ser un pueblo pequeño (o precisamente por ello), Astiz está lleno de secretos y curiosidades por todos sus rincones...

Ura lagun izan genuen, berriz erori baitzen gu bazkaltzera sartu ginen momentuan bertan!

El agua fue nuestra amiga ya que volvió a caer justo cuando entrábamos a comer.







Eta ez duzue sinestuko agian, baina euria egiteari utzi zion mendira irten behar ginen unean bertan... Inguruko norbaitek lagundu ote gintuen? Oraintxe ikusiko duzue...

Y puede que no os lo creáis, pero en el momento que nos íbamos a dirigir hacia el monte, dejó de llover... ¿Alguien de los alrededores nos estaba echando una mano? Ahora mismo lo vereis... 

Honela, denak batera martxan jarri ginen basoaren erdian omen zegoen Mendukilo izeneko leizezuloruntz. Bertan, esan zigutenez, saguzaharrez gain, dragoi bat ere bizi zen!

Horren aurretik, ordea, ibilaldi polita izan genuen belardi zabal eta zuhaitz ederrez inguraturik. Baina bidegurutze batetara iritsi ginenean... ez genekien nondik jo! Eiderrek adarra hartu eta deitu egin zuen, nor eta... Basajaun bera! Gure begien aurrean agertu zen makil handi batekin eta kobazulorako bidea adierazi zigun. Ez al zen Basajaun bera izango hodeiei euria geratzea eskatu ziona? Tira, hala izan ala ez, mila esker Basajaun!

Así, nos pusimos en marcha hacia la cueva llamada Mendukilo que se encontraba en medio del bosque. Allí, según nos dijeron, además de murciélagos, ¡vivía un dragón!

Antes de eso teníamos por delante una bonita caminata entre verdes campos y hermosos árboles. Pero cuando llegamos a un cruce de caminos... ¡no sabíamos por dónde seguir! Eider tomó el cuerno y llamó... ¡a Basajaun! Allí apareció ante nuestros ojos con un gran palo y nos indicó el camino hacia la cueva. ¿No habría sido el propio Basajaun quien pidió a las nubes que dejaran de llover? Fuera así  o no, eskerrik asko Basajaun!

Kobazuloa mendiaren barruan zegoen, zuhaitzen azpian! Barruan argiak zeuden baina itzaltzen zituztenean ez zen ezer ikusten ez eta entzuten ere... Ah eta dragoia bertan zegoen, bai. Eskerrak harrizkoa zela...

La cueva estaba dentro del monte, ¡bajo los árboles! Dentro había luces pero al apagarlas, ni se veía ni se oía nada... Ah y el dragón estaba allí. Menos mal que era de piedra...

Txokolatezko ogitarteko goxoa jan ondoren, Astitzera itzuli ginen, nekea eta poza bidelagun genituela. Hori bai, txokolatea ez zen nahikoa izan gosea kentzeko eta afaltzeko gogoz geunden.

Tras comer un buen bocata de chocolate, volvimos a Astiz, con el cansancio y la alegría como compañeros de viaje. Eso sí, el chocolate no fue suficiente para aplacar el hambre y teníamos ya ganas de cenar.

Afaria primeran sartu zitzaigun eta sabela beteta pijama jantzi eta filme bat ikustera joan ginen. Filmeak gutxi iraun zuen, gure literetan igotzeko eta zakuetan sartzeko irrikitan baikeunden eta linternak lagun genituela, lotara joan ginen.

La cena nos entró de maravilla y con el estómago bien servido nos pusimos el pijama y fuimos a ver una película. La película duró poco, ya que estabamos ansios@s por subir a nuestras literas y entrar en nuestros sacos, y ayudad@s por las linternas, nos fuimos a dormir.

Gaua, etxe-minezko negarren bat, lokartutako hitz batzuk eta komunerako bidea egin zuten pausu batzuez gain, egunez bizitako oroitzapenez egindako amets goxoen artean joan zitzaigun.






Dena bildu eta gustura gosaldu ondoren, berriz abenturara! Oraingoan galtzagorriak ziren gure laguntzaren beharra zutenak. Etxeak apurtuta zituzten eta berreraiki behar ziren.

Lan egin genuen elkarrekin eta galtzagorrien etxeak konpodu. Bazen ere koloretako txano txikiren bat ikusi zuenik ere han-hemenka belar artean...

La noche se nos fue, además de alguna lágrima nostálgica, unas palabras dormidas y pequeños pasos en dirección al baño, entre sueños hechos de recuerdos del día.

Tras recogerlo todo y desayunar bien, ¡otra vez a la aventura! Esta vez eran los galtzagorris los que necesitaban de nuestra ayuda. Había que ayudarles a rehacer sus casas.

Trabajamos junt@s y reconstruimos sus casas. Hubo quien incluso vio algún gorrito de colores entre la hierba...






Bazkaldu ostean eta bueltako autobusa hartzera gindoazenean... azkeneko sorpresa! Galtzagorriek, esker onez, oparitxo bat utzi ziguten gurekin eraman genezan Ermitaberrira!

Justo después de comer y cuando nos disponíamos a subir al autobús... ¡una última sorpresa! ¡Los galtzagorris nos dejaron un pequeño regalo de agradecimiento para que nos lo llevaramos a Ermitaberri!




Honela amaitu zen gure Astitzeko istoriotxoa. Zenbat bizipen, emozio eta oroitzapen ekarri genituen gure bihotzetan...

Así acabó nuestra pequeña historia de Astiz. Cuántas vivencias, emociones y recuerdos nos trajimos en nuestros corazones...


2019/10/24

KANPALDIA









Kaixo familia!!

Dena ongi Astitzetik!
Autobusean ez da inor zorabiatu eta hamaiketakoa eta aurkezpena barruan egin ondoren euriagatik, atertu ta kanpora atera gara! Oso gustora!!


.......


Aupi familia!
Todo bien por Astitz!
En el autobus no se ha mareado nadie y después del almuerzo y la presentación en el txoko porque estaba lloviendo, hemos podido salir fuera. Muy a gusto!








2019/10/18

IKASTURTE BERRIA, GELA BERRIA, LAGUN BERRIAK - Nuevo curso, nueva gela y compañer@s

Kaixo familia!!

Azkenik hemen dituzue kurtsoko lehen argazkiak.
Bideotxo serie bat egin dut non gelako espazio berriak eta materialak ikusteko aukera izango duzuen eta zein langile dabilen denak. Energiarekin hasi dira!

                                                                   ....................................

Ya tenéis por fin aquí las primeras fotos del curso.He hecho una serie de vídeos cortos donde podréis ver los nuevos espacios y materiales y lo trabajadores que están todos y todas. Han comenzado el curso con energía!












KANPALDIRA GOAZ! NOS VAMOS DE CAMPAMENTO!!