2019/01/28

KANIKEKIN MARGOTZEN/PINTANDO CON CANICAS

Tailerrean margotzeko teknika berri bat probatu dugu; kanikekin.

Hemos probado una nueva técnica para pintar; con canicas.

Lehenik, tenpera margoa bota paperean; kolore ezberdineko 3 tanta.

Primero, dejar caer sobre el papel 3 gotas de distintos colores de tempera.




Ondoren, kanikak.

Después las canicas.



Azkenik, astindu eta...

Por último, darle un meneo y...








2019/01/26

DINOSAUROAK

Aipatu nizuen bezala, dinosauroekin ere gabiltza gelan. Oso gogotsu daude gaiarekin!

Como os comenté, estamos con el tema de los dinosaurios en la gela. ¡Están muy motivad@s!






















Eta gaur bisita berezia izan dugu...

Y hoy hemos tenido una visita especial...






2019/01/25

KOLOREAK ETA FORMA GEOMETRIKOAK/COLORES Y FORMAS GEOMÉTRICAS

Aste honetan zehar, ekintza desberdinak burutu ditugu kolore eta forma geometrikoekin erlazionatuta.
Bakoitzak pieza bat aukeratu zuen eta honek zuen formaren arabera sailkatu behar zuten (koloreari erreparatu gabe): triangelua, karratua edo zirkulua.

Durante esta semana, hemos realizado diferentes actividades relacionadas con los colores y las formas geométricas. 
Cada uno escogió la pieza que quería y tenían que clasificarla según la forma que tenía (sin tener en cuenta el color): triángulo, cuadrado o círculo. 










Ondoren, antzeko zerbait egin genuen. Oraingoan kolorearen arabera sailkatu behar zituzten (formari kasu egin gabe): horia, urdina edo gorria.

Después, hicimos algo parecido. En esta ocasión, tenían que clasificarlas según el color de la pieza (sin hacer caso a la forma): amarillo, azul o rojo. 










Formekin aritzeaz gain, motrizitate fina lantzeko probestu genuen plastika txokoan. Puntzoiarekin formak zulatu eta gero koloretako zelofan paperak itsasi zituzten. Zelofan papera gure begietan jarrita gure ingurua kolorez aldatzen da!

Además de jugar con las formas, trabajamos la motricidad fina en el rincón de plástica. Primero picaron las formas con el punzón y luego le pegaron papel de celofán de colores. Mirando a través del papel de celofán, todo nuestro alrededor también cambiaba de color!